2012/11/20

Bullying pelikula

Oraingo honetan, "Bullying" pelikulari buruzko trailea usten dizuet. Modu honetan, agian, inoiz pelikula ikusteko gogoak pizten zaizkizue.  Film honek, 2009an egin zuten Josecho San Mateo zuzendaria zelarik.



Zertaz doa?

Jordi, 15 urteko gazte bat da eta bere amarekin bizi da bere aita hil egin delako. Hori dela eta, hiriz aldatu egiten dira bizitza berri bat hasteko asmoarekin. 

Hasiera batean, dena, normaltasunez joango da baina instituto berria hasi eta bere bizitza osoa infernua bihurtzen da. Izan ere, egunero, tratu txarrak jasoko ditu.


Pelikula honek, lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta ez dela egon behar uste dut, izan ere nahiko gogorra izan daiteke adin horretako ikasleentzat. Baina derrigorrezko bigarren hezkuntzan ikusteko egokia iruditzen zait. Modu honetan, tratu txarrak jasotzen dituen norbaitek egotekotan, zer egin behar duen eta zer ez duen egin behar ikasi ahal izango du. Honekin batera, agian, erasotzaileren bat baldin badago, egiten duen minaz ohartuko da.

2012/11/13

Ikasleentzako testa

Beheko partean jarri dudan link-an, irakasleek haien eskolan bullying-a ematen den ala ez jakiteko lagungarria izan daitekeen test bat agertzen da. 

Gainera, testa anonimoa denez, ikasle batek tratu txarrak jasotzen baldin baditu edota norbaitek tratu txarrak jasotzen dituela ikusten duen norbaitek, agian, ausartuko da egia esaten, esan dudan moduan, izena esan behar ez duelako. Erasotzailearen kasuan, uste dut, ez duela aitortuko  tratu txarrak ematen dituela. Hala ere, ariketa hau oso interesgarria iruditzen zait, modu honetan, zer edo zer egotekotan jakingo duelako irakasleak eta lehengo urratsa emateko garrantzitsua izango litzateke. 

Horrelako ariketa bat egin aurretik, irakasleak ikasleekin bullyingari buruz hitz egitea aproposa izan daitekeela uste dut. Izan ere, irakasleak egia jakin nahi baldin badu, nolabaiteko konfidantza sortu behar du haiek haien sentimenduak zabaldu ahal izateko. 

Testa lau zatitan banatuta dago.

  1. Lekukoak zelan ikusten dituen biktimak.
  2. Biktimak zelako jarrerarekin ikusten dituen bere klasekideak.
  3. Erasotzaileak zer egiten duen.
  4. Bullying-aren inguruko zenbait galdera.

Testa nolakoa den hobeto ulertzeko, sartu web-orrialde honetan:

2012/11/07

Irakasle batzuk erasotzaileak

M1nutouno-ren web orrialdean ikusi dudan moduan, 2012ko irailaren 6an, ikasle batek bere irakaslearengandik tratu txarrak jasotzen zituela azaltzen zuen albistea igo zuten.


Washingtoneko eskola bateko irakasle batek, John Rosik, bere ikasle batzuen laguntzarekin,  13 urteko ikasle bat jo zuen eta umearen azpiko arropa ahoan sartu zion, orain dela pare bat hilabete. 



Honen aurrean, irakasleari jarri dioten zigorra, eskolara bi astez ez joatea izan da. Hori dela eta, gurasoak  kexatu egin dira, baina ez diete kasurik egin. Rosik, bere burua defenditzeko asmoarekin, bullying-a ez dela esaten du. 



Umeak, bere gurasoei aitortu die, bere buruaz beste egin nahi duela.







Albiste honetatik bi gauza dira gehien harritu nautenak.

Alde batetik, irakaslearengandik tratu txarrak jasotzea ere sinestuezina iruditzen zait. Baina zer irakatsi nahi diegu gure ikasleei? Irakasleek haien ikasleak jotzeko eskubidea dutela uste dute? Ezin dut sinestu!! Argi eta garbi dago, gaur egun beste garai batean bizi garela. Lehen, agian, irakasleak inoiz ikasleak jotzen edota gainerakoen aurrean gutxiezten zituzten. Izan ere, irakasleek autoritate osoa zuten. Baina, gaur egun, suposatzen da gauzak aldatu egin direla. Hala ere, horrelako kasu bat ikusita, ea benetan aldatu diren edo oraindik ere, zer edo zer geratzen den galdetzen diot nire buruari.


Beste alde batetik, ezin dut ulertu zelan jartzen dioten zigor hori. Ez dakit zelan onartu egiten diren horrelako egoerak. Izan ere, zigor horrekin, irakasle horrek berriro egiteko aukera izango du.
Uste dut, ikasleek irakasleari errespetua izan behar dion bezala, irakasleak bere ikasleei errespetua izan behar diela. Izan ere, irakasleak, ikasleen gurasoekin batera, umeentzako jarraibidea izan behar da.
Nik, zigorra jarri dioten pertsonen kasuan egongo banintz, kargutik botako nuke eta berriro irakaslea izaten ez nioke utziko.




2012/10/30

Irakasleentzako gida


Behean jarri dudan web orrialdean Kanariaseko gobernuak, bullying-a ematen den egoeretan, irakasleek zer egin dezaketen jakiteko lagungarria den gida daukagu. 

Gida honen bitartez, irakasle batek bullying-ari buruzko ondorengo puntuak jakin ahal izango ditu:

  • Zertan datza?
  • Ezaugarriak zeintzuk dira?
  • Non ematen da batez ere?
  • Zeintzuk dira eragileak, sintomak?
  • Zer nolako portaera du tratu txarrak jasotzen dituenak?
  • Zelan jokatu behar du irakasle batek (erasotzailearekin, tratu txarrak jasotzen duenarekin, bakoitzaren familiarekin..)
  • ...

Gure gertuko ingurunean bullying-eko egoerak ematen dira eta askotan ez dakigu zer den egin behar dugun gauzarik egokiena, hau da, zelan jokatu behar dugun antzematen den arazoarekin bukatzeko. Askotan, komunikabideetan horrelako egoerak ikusten ditugunean, argi eta garbi ikusten dugu zer den egin behar dena, baina gero, guri gertatzen baldin bazaigu guztiz blokeatuta geratzen garela uste dut, hau da, zer egin jakin barik. Gida bat gure eskuetan edukiz, pixkanaka-pixkanaka hobetzen joango garela pentsatzen dut. 

Hori dela eta, interneten bilatzen eta bilatzen aritu eta gero, Kanariaseko gobernuak eskaintzen duen irakasleentzako gida hau zuei ere jartzea komenigarria eta garrantzitsua dela iruditu zait. Modu honetan, esan bezala, irakasleak direnak eta izango garenok, gai honen inguruko informazio gehiago barneratuko dugu eta ziur nago, zoriotxarrez, egun batean aplikatu behar izango dugula. 

Honekin amaitzeko, azpimarratu nahi dut, gurasoen, lagunen... laguntza ere ezinbestekoa dela eta nahiz eta gida hau, batez ere, irakasleentzat zuzenduta egon, familiarrek ere ikustea, irakurtzea... komenigarria izango litzateke.